XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Administrazioa bera, parte hartu beharrean aurkitu da: industrien kokamenduari, eraikinen altuerari, gune desberdinen arteko bereizketa eta loturari buruzko araudiak osatu beharrean.

Arauak ez dira beti egokiak izan eta hala zirenean ere ez dira beti bete izan.

Hiri gehienak plangintza orokor baten beharrean daude eta hori hiritar guztien eginkizun ezinbestekoa dela esan behar da: hiritarrak berak eginkizun horretan parte hartzen ez badu nekez puskatuko da gizakia isolatzera heldu den hiriarekin; guztiok komunikazio-toki nahi genukeen hiria berreraikitzeko hiritar guztien elkar lana behar dugu.

Halere, plangintza eratzerakoan kontutan hartu behar da hiri desberdinen egoera desberdina: egoera bat da aspaldidanik biztanleriaren hazkunde handiari esker bizitzeko giroa galdu duten hiriena, beste bat da hazkunde demografiko hori azkenaldi honetan bakarrik jasan izan duten hiriena; azkenik, bestelakoa da oin berriko hirien egoera, lotura historikorik ez dutenena, eta plangintza behar administratibo eta ekonomikoei erantzuteko behar dutenena, ala, era berean, atseden-eginkizunez sorturiko auzo urbanizatu berriena.

2. Lehen hiri-plangintzak.

Hemeretzigarren mendean zehar gertatu zen hirien handitzea ez zen izan batere egokia eta industrien gertuko langile-auzoak kezkagarri gertatzen hasi ziren: izan ere, txabola erako etxebizitzetan bizi zen langilegoa gatazka-iturri bihurtu zen.

Hauen borrokak beren bizitza miserablearen berri zabaldu zuen eta, bereziki, langile-auzoen desegokitasunari erantzuteko ahaleginetan jaio zen hiri-plangintza modernoa.